XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Masa neurriak

Pisua ala masa?

Gorputz baten pisua Lurrak gorputz horrekiko duen erakar indarraren neurria da.

Gorputzek beren euskarrietan presioa egiten dute, presio hori bere pisua da.

Gorputz baten pisua alda daiteke bere kokalekuaren arabera.

60 kg

Lurra

10 kg

Ilargia

Gorputz baten altitudea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da lurraren erakarpena eta bere pisua ere gutxitu egingo da.

Gorputz baten masa mantendu egiten da, ez da aldatzen, gorputz bakoitza osatzen duten materialen kantitate eta izaeraren araberakoa izan ohi da.

Ilargiak lurrak baino indar txikiagoz erakartzen ditu gorputzak (6 aldiz gutxiago).

Astronautak 10 kg besterik ez ditu pisatzen ilargian, baina bere masa ez da aldatu.

Masa unitate txikiak

Masa unitateen multzoa, xaflatan

Masa hauek hain materia gutxi dutenez lanbide jakinetan bakarrik erabiltzen dira: laborategi eta botiketan (medizinak prestatzeko), bitxitegietan (bitxien urre-masa neurtzeko).

Zehaztasun handiko balantzak behar dira neurketa horiek egiteko.

Harri preziatuen masa kilatetan neurtzen da.

Kilateak 2 dg-ko masa du.

1 g

10 dezigramo (10 dg)

100 zentigramo (100 cg)

1000 miligramo (1000 mg)

Masa handiak

Masa: 350 t edo 350 000 kg

5 kintaleko patata zakua kintala (q) 100 kg tona (t) 1 000 kg edo 10q

P. H. = Pisua Hutsik: 3 t

Z.G.=Zama Garbia: 2t5

P.T.=Pisu totala: 5t5